Copy
View this email in your browser

Zientzia Azoka Bilbon, maiatzaren 24an

Zatoz Euskal Herriko Ikertzaile Gazteen Zientzia Azokara

Maiatzaren 24an, Bilboko Plaza Barrian, Zientzia Azoka ospatuko dugu. 50 taldek urte osoan zehar egindako lanak erakutsiko dituzte, goizeko 10:30etik 13:30era.

DBH eta Batxillergoko ikastetxe hauetako gazteak izango ditugu bertan: Hirukide (Tolosa), Cruces-Gurutzeta (Barakaldo), Amor Misericordioso (Sestao), La Anunciata (Donostia), Elorrioko BHI, Arizmendi (Eskoriatza), Begoñazpi (Bilbo), Ibaizabal (Durango), Lauro ikastola (Loiu), Lauaxeta (Zornotza), Zangoza. Horrez gain, Kataluniako Exporecerca azokaren hautatutako talde batek ere hartuko du parte

Mezu honen bitartez ikertzaile gazte hauen lana ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. 


Zer da Zientzia Azoka?

Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ikasturtean zehar, taldeka,gazteek erabakitzen duten gaiaren inguruan aritu dira lanean: galdetzen, ikertzen, diseinatzen, eraikitzen, eta esperientzia berriak bizitzen. DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasleek parte hartu dute, gehienez lau laguneko taldeetan antolatuta. Bidean, ikertzaile profesionalen laguntza jasotzeko aukera izan dute, abenturak eta bizipenak konpartitzeko, eta gazteen lana bideratzen
Hauek dira modalitateak:
→ Ikerketa-proiektua: aukeratutako arazoari edo galderari konponbidea edo erantzuna emango dion ikerketa-lan bat garatzea.
→ Proiektu teknologikoa: aukeratutako erronkari edo arazoari irtenbidea emango dion produktu teknologiko bat diseinatzea/gauzatzea.
Copyright © 2014 Elhuyar, All rights reserved.


unsubscribe from this list    update subscription preferences 

Email Marketing Powered by Mailchimp